Hasteko, egin klik ezkerreko «HASI IZAPIDEA» botoian.
-
Zer da?
Dirulaguntza, Arratzua-Ubarrundian errodatuta dauden eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten 27 urtetik beherako ikasleentzako, baldin eta edozein ikastetxe ofizial, publiko zein pribatutan, derrigorrezko hezkuntza baino goragoko ikasturteetan ikasten badute.
-
- Oinarrizko dokumentazioa:
- Ikastetxeko matrikula eta deialdiari dagokion ikasturtea egin izanaren ziurtagiria edo ordainagiria, ikastetxeak emana
- Araba barruko ikasketen kasuan:
- Diruz laguntzen den ikastaroaren urteko eskola-ordutegia
- Arabatik kanpoko ikasketen kasuan:
- Diruz laguntzen den ikastaroaren urteko eskola-egutegia
- Eskatzaileak sinatutako garraio publikoan egindako bidaien zerrenda, egunak eta joan-etorriak zehaztuz, gastuen frogagiriak erantsiz (fakturak, txartelak ,etab.)
- Zinpeko adierazpena, bidaiak norberaren autoan egiten direnean
- Izapidea interesdunak berak aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, honekin egiaztatu beharko du nortasuna:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Eskatzailea interesdunaren ordezkaria bada eta izapidea aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkariaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
- Ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea elektronikoki egiten bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
-
Udalerrian erroldatutako pertsonek, gutxienez urtebeteko antzinatasuna badute eta ikastetxe ofizialetan derrigorrezkoak ez diren ikasketak egiten badituzte.
-
Telematikoki, udalaren web orritik eskura daitekeen egoitza elektronikoan, ziurtagiri digitalaren bidez.
Ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea telematikoki egiten bada, unean uneko ordezkari gisa jardun beharko da. Horretarako, egoitza elektronikora sartzean, konexio-datuen leihoan, «Jardun honela» menu zabalgarrian, «Unean uneko ordezkaria» aukera hautatu behar da.
Aurrez aurre, udalaren erregistro orokorreko bulegoan. Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu behar dituzte eskaerak, legez.
Bestela eta udalerrian bizi ez direnei edo udal bulegoek betetzen ez dituzten ordutegietan aurkeztu ahal izateko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehazten dituen tokietako edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira.