Hasteko, egin klik ezkerreko «HASI IZAPIDEA» botoian.
-
Zer da?
Kontzejuei obra eta zerbitzuen foru-planaren edo obra txikien programaren barruan obrak egiteko emandako dirulaguntza ordaintzeko eskaera.
-
- Oinarrizko dokumentazioa:
- Faktura
- Beste dirulaguntza batzuk eskatuz gero:
- Lortutako beste dirulaguntza batzuen ebazpena edo, hala badagokio, horien ukapenaren agindua
- Izapidea interesdunak berak aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, honekin egiaztatu beharko du nortasuna:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Eskatzailea interesdunaren ordezkaria bada eta izapidea aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkariaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
- Ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea elektronikoki egiten bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
-
Telematikoki, udalaren web orritik eskura daitekeen egoitza elektronikoan, ziurtagiri digitalaren bidez.
Ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea telematikoki egiten bada, unean uneko ordezkari gisa jardun beharko da. Horretarako, egoitza elektronikora sartzean, konexio-datuen leihoan, «Jardun honela» menu zabalgarrian, «Unean uneko ordezkaria» aukera hautatu behar da.
Aurrez aurre, udalaren erregistro orokorreko bulegoan. Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu behar dituzte eskaerak, legez.
Bestela eta udalerrian bizi ez direnei edo udal bulegoek betetzen ez dituzten ordutegietan aurkeztu ahal izateko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehazten dituen tokietako edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira.