Hasteko, egin klik ezkerreko «HASI IZAPIDEA» botoian.
-
Zer da?
Pertsona fisikoentzako dirulaguntza, zerbitzu publikoko edo enpresa pribatuko gidaria duten ibilgailuak kontratatzeko, Durana eta Vitoria-Gasteizko hainbat zerbitzutara joateko.
-
- Oinarrizko dokumentazioa:
- Enpresaren faktura, edo fakturaren baliokidea den ticket-a, bertan jasota: egindako joan-etorriaren eguna, ordua eta jatorria eta helmuga
- Hitzordura joan izanaren ziurtagiria
- Izapidea interesdunak berak aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, honekin egiaztatu beharko du nortasuna:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Eskatzailea interesdunaren ordezkaria bada eta izapidea aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkariaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
- Ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea elektronikoki egiten bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
-
Onuradunak izango dira ibilgailurik ez dutenak edo aldi baterako gidatzeko ezinduta daudenak, eta deialdiko 2. artikuluan zerrendatutako hitzorduen ordutegiarekin bat datorren autobus-linea dutenak.
-
Eskatzaile bakoitzak eskabide bat aurkeztu beharko du hilero egindako bidaien/ibilbideen zerrendarekin.
-
Telematikoki, udalaren web orritik eskura daitekeen egoitza elektronikoan, ziurtagiri digitalaren bidez.
Ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea telematikoki egiten bada, unean uneko ordezkari gisa jardun beharko da. Horretarako, egoitza elektronikora sartzean, konexio-datuen leihoan, «Jardun honela» menu zabalgarrian, «Unean uneko ordezkaria» aukera hautatu behar da.
Aurrez aurre, udalaren erregistro orokorreko bulegoan. Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu behar dituzte eskaerak, legez.
Bestela eta udalerrian bizi ez direnei edo udal bulegoek betetzen ez dituzten ordutegietan aurkeztu ahal izateko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehazten dituen tokietako edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira.