Hasteko, egin klik ezkerreko «HASI IZAPIDEA» botoian.
-
Zer da?
Elkarte jakin batzuei dirulaguntza ordaintzeko eskaera. Dirulaguntza horiek udal-aurrekontuan jasota daude.
-
- 500 euro edo gutxiagoko dirulaguntza:
- Jardueraren justifikazio-kontua, ≤ 500 eurokoa
- 500 eurotik gorako dirulaguntza:
- Eranskina, gastuen zerrenda zenbakidunarekin
- Gastuen jatorrizko fakturak bere ordainagiriekin
- 500 euro baino gehiagoko dirulaguntza duen jardueraren kasuan, beste dirulaguntza batzuk eman bazaizkio:
- Lortutako beste dirulaguntza batzuen ebazpena
- Izapidea interesdunak berak aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, honekin egiaztatu beharko du nortasuna:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Eskatzailea interesdunaren ordezkaria bada eta izapidea aurrez aurre edo ohiko postaz egiten badu, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkariaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
- Ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea elektronikoki egiten bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Interesdunaren nortasun agiria
- Ordezkaritzaren frogagiria
-
Telematikoki, udalaren web orritik eskura daitekeen egoitza elektronikoan, ziurtagiri digitalaren bidez.
Ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea telematikoki egiten bada, unean uneko ordezkari gisa jardun beharko da. Horretarako, egoitza elektronikora sartzean, konexio-datuen leihoan, «Jardun honela» menu zabalgarrian, «Unean uneko ordezkaria» aukera hautatu behar da.
Aurrez aurre, udalaren erregistro orokorreko bulegoan. Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu behar dituzte eskaerak, legez.
Bestela eta udalerrian bizi ez direnei edo udal bulegoek betetzen ez dituzten ordutegietan aurkeztu ahal izateko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehazten dituen tokietako edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira.