• 2026ko apirilaren 16a  
      • HASI SAIOA
      • HASI SAIOA

Kuartangoko Udala

Egoitza elektronikoa



    • 2026ko apirilaren 16a  

Kuartangoko Udala

Egoitza elektronikoa


  •    Hasiera   
  • Izapideen katalogoa
    • Izapide guztiak
    • Izapideak kategoriaren arabera
    • Ohikoenak
    • Izapide nabarmenduak
  

Informazioa (Laguntza)


•   Ez baduzu hitzik idazten, izapide guztiak erakutsiko dira.
•   Bilaketan hainbat hitz badaude, nahi duzun bezala ordenatu ditzakezu.
•   Plurala edo singularra erabil ditzakezu.
•   Sinonimoak (antzeko esanahia dutenak) erabil ditzakezu.
•   Ez da beharrezkoa aurrizki edo artikulurik erabiltzea
•   Maiz erabiltzen diren hitzak erabil ditzakezu, herri-hizkerako hitzak...

  • Informazio-orria
  • Hasi izapidea
  • Lege-oinarria
  • Lotutako izapideak
  • Inprimatu
  • DBLO informazioa

Obra handiko lizentzia

Izapidea eskuragarri linean
Hasteko, egin klik ezkerreko «HASI IZAPIDEA» botoian.
Azken eguneratzearen data: 2025/11/14
Xedea
  • Zer da?

    Adierazpen izaerako administrazio baimena, instalazioak eraikitzeko eta ezartzeko obrak egiteko gaitzen duena, bai eta eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo konfigurazio arkitektonikoari eragiten dioten eraikinak eta instalazioak handitzeko, eraberritzeko eta kontserbatzeko obrak egiteko ere.

    Obra handiak dira, besteak beste, honako hauek:

    · Eraikin berriak eraikitzeko obrak.

    · Lehendik dauden eraikinak eta/edo eraikuntzak handitzeko obrak.

    · Lehendik dauden eraikinak, eraikuntzak eta/edo lokalak aldatzeko edo eraberritzeko obrak, baldin eta egiturari, arkitektura konfigurazioari edo kanpoko itxurari eragiten badiote.

    · Lehendik dauden eraikinak eta/edo eraikuntzak birgaitzeko obrak, osorik edo gehienbat beste bat bihurtzeko helburua dutenak, balio arkitektonikoetara egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera baldintza hobeak emateko.

    · Lehendik dauden eraikinak edo eraikuntzak osorik edo zati batean eraisteko obrak.

    · Oin berriko instalazioak ezartzeko obrak (industrien kasuan) edo lehendik dauden eraikinetan instalazio komun berriak ezartzeko obrak (igogailuak, berokuntza zentralizatua, galdara gelak, suteetatik babesteko instalazioak).

    · Industria instalazioak handitzeko, aldatzeko edo berritzeko obrak.

    · Lehendik dauden eraikinetako instalazio komunak handitu, aldatu edo eraberritzeko obrak.

     

    Ez daude lizentzia eskatzera behartuak:

    · Hirigintza lanak, partzialak zein osoak izan.

    · Autokontsumora bideratutako eguzki energiaren aprobetxamendurako instalazioak eraikinen, eraikuntzen edo aparkalekuen gainean, potentzia mugarik gabe (aurretiazko komunikazioaren modalitatearen mende daude).

    · Eraikinen barruan kokatutako ibilgailu elektrikoen karga-puntuak.

Unitate Izapidegilea
  • IDAZKARITZA
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
    • Oinarrizko agiriak:
      • Oinarrizko eta gauzatzeko proiektua, teknikari eskudunek sinatua eta dagokion elkargo ofizialak bisatua 
      • Proiektuak eraikuntza eta eraispen-hondakinen eta materialen kudeaketa-azterlana izan behar du barne 
    • Izapide hori egiteko, datu hauek eduki beharko dira:
      • Kokalekua 
      • Lotutako higiezinaren katastroko erreferentzia 
      • Lanaren deskribapena 
      • Lanen aurrekontua 
      • Bide publikoa okupatzeko metro linealen kopurua, hala badagokio 
    • Aldamioa jarri behar izanez gero:
      • Aldamio proiektua, Langileak teknikari eskudunek sinatua eta bisatua 
    • Bide publikoa okupatu behar bada obrako etxolak, edukiontziak... jartzeko:
      • kokapen planoa bide publikoa okupatzeko espazioa adierazita 
    • Obra handiko lizentzia izapidetu eta espedientea hasi ondoren:
      • Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko datu estatistikoak, udalak emandako inprimaki ofiziala beteta 
    • Lizentzia eman ondoren, obrak hasi aurretik, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
      • Banku abala edo eskudiruzko fidantza, lizentziaren baldintzetan hala ezartzen bada 
      • Obraren exekuzioa zuzentzeko arkitekto teknikoa izendatu izanaren ziurtagiria, dagokion elkargo profesionalak emana 
      • Zuinketa akta (udal teknikariei eskatzen zaie) 
      • Eraikuntza eta eraispen-hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko bermea, obra handiaren lizentzia urbanistikoak emateko baldintza gisa
    • Eskabide telematikoa:
    • Ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea elektronikoki egiten bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
      • Interesdunaren nortasun agiria 
      • Ordezkaritzaren frogagiria 
    • Aurrez-aurreko eskabidea:
    • Izapidea aurrez aurre edo posta arruntez egiten duenean, interesdunak bere nortasuna egiaztatu beharko du honako hauen bidez:
      • Interesdunaren nortasun agiria 
    • Eskatzailea interesdunaren ordezkaria bada eta izapidea aurrez aurre edo postaz egiten bada, honako hauek aurkeztu beharko dira gutxienez:
      • Interesdunaren nortasun agiria 
      • Ordezkariaren nortasun agiria 
      • Ordezkaritzaren frogagiria 
Nork eska dezake?
  • Interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak

Zein da eskaera egiteko epea?
  • Edozein unetan, obrak hasi aurretik.

Non aurkeztu behar da?
  • Telematikoki, udalaren web orritik eskura daitekeen egoitza elektronikoan, ziurtagiri digitalaren bidez.

    Ordezkari gisa jardunez gero, ordezkaritza ziurtagirian jasota ez badago eta izapidea telematikoki egiten bada, unean uneko ordezkari gisa jardun beharko da. Horretarako, egoitza elektronikora sartzean, konexio-datuen leihoan, «Jardun honela» menu zabalgarrian, «Unean uneko ordezkaria» aukera hautatu behar da

    Aurrez aurre, udalaren erregistro orokorreko bulegoan. Pertsona juridikoek telematikoki aurkeztu behar dituzte eskaerak, legez.

    Bestela eta udalerrian bizi ez direnei edo udal bulegoek betetzen ez dituzten ordutegietan aurkeztu ahal izateko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak zehazten dituen tokietako edozeinetan ere aurkeztu ahal izango dira.

Zenbat balio du?
  • · Hirigintzaren arloko espedienteak izapidetzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalean aurreikusitako tasa.

    · Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ). Aurkezten den obra-amaierako ziurtagirian egiaztatzen bada obraren zenbatekoa, azkenean, handiagoa izan zela lizentzia ematean EIOZ likidatu zenekoa baino, likidazio osagarri bat egingo da hasierako proiektuaren EPBaren eta obra-amaierako EPBaren arteko diferentziagatik.

Zer organok ebazten du?
  • Alkatetza edo eskuordetutako organoa.

Zer epetan ebatziko da nire eskaera?
  • Gutxi gorabehera: hilabete, bai modalitate telematikoan, bai aurrez-aurrean.

    Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

    Administrazio isiltasunaren ondorioak: baistekoa, baldin eta hirigintza eta lurralde antolamenduaren arabera bada.

Zein dira ondoko izapideak?
  • 1.- Hirigintzako agiriak aztertzea eta txosten teknikoa ematea.

    2.- Beste administrazio publiko batzuen baimenak behar izanez gero, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera aurkezteko eskatuko zaio interesdunari.

    3.- Ukitutako beste administrazio publiko batzuek txostena ematea nahitaezkoa bada, administrazio horiei jakinaraztea eskaera.

    4.- Administrazio horien baimenak eta/edo txostenak jaso ondoren, aurkeztutako dokumentazioari buruzko udal txosten teknikoa emango da. Txostena honelakoa izan daiteke:

    · Aldekoa; kasu horretan, lizentzia emateko erabakia hartuko  da eta interesdunari igorriko zaio, udal eskubideen behin-behineko likidazioarekin batera (tasa eta EIOZ).

    · Ez aldekoa, zuzendu daitezkeen akatsengatik; kasu horretan, ofizioa bidaliko zaio interesdunari, txosten teknikoaren kopiarekin, ahalik eta epe laburrenean dokumentazio berria aurkez dezan, zuzenduta.

    · Ez aldekoa; kasu horretan, eskaera ezesteko erabakia hartuko da.

    5.- Lizentzia ematearen aldeko txosten teknikoak sustatzaileak kontuan hartu beharreko baldintza orokor eta partikularren atal bat jasotzen du.

    6.- Lizentziek honako hauek jasoko dituzte gutxienez:

    a) Hasteko epea.

    b) Gauzatzeko gehieneko epea.

    c) Sustatzaileari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik obrak etenda egon daitezkeen gehieneko aldia.

    7.- Obrak amaitutakoan, lizentziaren baldintzetan eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da. Hala badagokio, gauzatze-proiektua eskatu ahal izango da, teknikari eskudunek sinatuta eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsita.

    8.- Bulego Teknikoak aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, udal txosten teknikoa emango da. Txosten hori honelakoa izan daiteke:

    · Aldekoa; kasu horretan, lehen okupazioko baimena emateko erabakia hartuko da, eta interesdunari bidaliko zaio, udal eskubideen behin betiko likidazioarekin (tasa eta EIOZ) eta, hala badagokio, aurkeztutako abalen itzulketarekin batera.

    · Ez aldekoa, zuzendu daitezkeen akatsekin; kasu horretan, ofizioa bidaliko zaio interesdunari, txosten teknikoaren kopiarekin, ahalik eta epe laburrenean dokumentazio berria aurkez dezan, zuzenduta.

    · Ez aldekoa; kasu horretan, eskaera ezesteko eta obrak emandako lizentziara egokitzeko errekerimendua egiteko erabakia hartuko da.

     

    Obra amaitutakoan hurrengo dokumentazio aurkeztu beharko da:

    Obraren zuzendaritza fakultatiboaren sinatutako txostena, araudia espezifikoan zehaztutako ereduaren arabera egin behar dena eta Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak akreditatutako entitate independente batek egiaztatu behar duena.

Elkarreragingarritasun-zerbitzuak
  • Entitate honek, eskura dituen datuen bitartekotza-sistemen bidez, beste administrazio batzuen esku dauden dokumentuei buruzko kontsultak eta/edo egiaztapenak egingo ditu, interesdunak berariaz aurka egin ezean (kasu horretan, dokumentazio hori aurkeztu beharko du).

Ohiko galderak eta oharrak
  • · 'Teknikari eskuduna': arkitektoa edo ingeniaria, eraikinaren egiturari, konfigurazio arkitektonikoari, kanpoko itxurari, inguratzaile termikoari edo lehendik dauden eraikin edo eraikuntza berrien erabilera aldaketari eragiten dieten obren kasuan, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legean ezarritako eskuduntzekin bat etorriz. Gainerako kasuetan, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa izango da, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legean ezarritako eskumenen arabera.

    · Obra lizentzia beti egongo da eskuragarri obrak egiten diren lekuan, eta titularrak erakutsi egin beharko du, baldin eta teknikariek edo ikuskapenaz arduratzen diren agenteek eskatzen badiote; bestela, desobeditzeagatiko erantzukizunak izango ditu.

    · Obren behin-behineko hesia jarri beharko da nahitaez.

    · Udalak beretzat gordetzen du egoki iritzitako obra ikuskapenak egiteko eskubidea.

    · Lizentzia iraungitzat joko da, interesdunei entzun ondoren, obrak amaitzeko ezarritako gehieneko epea igaro denean, salbu eta lizentzia luzatzea onartzen bada, aldez aurretik eskaera eginda.

    · Jarduera sailkatu bat egin nahi bada eta jarduera hori lizentzia bidez baimendu behar bada, jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetu beharko da aldez aurretik, eta, ondoren, obra lizentzia.

    · Aldez aurreko komunikazioaren araubideko jarduera sailkatu bat egin nahi bada, obra lizentzia izapidetu beharko da aldez aurretik.

    · Eraikinak edo eraikuntzak, edo horien zatiak, okupatu eta erabileran jarri aurretik, lehen okupazioko/erabilerako lizentziaren baimena eskatu beharko da, bereiz.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
2/2006 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
8/2013 L ekainaren 26ko birgaitzearena eta hiri berroneratze eta berrikuntzarena
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
314/2006 Errege Dekretua, Eraikingintzako Kode Teknikoa onartzen duena
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
7/2015 Legegintzako E.D. Lurzorua eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
68/2000 D. Irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
112/2012 D. Eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
1627/1997 ED. Eraikuntza-obretarako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
1000/2010 Errege Dekretua, Elkargoaren Nahitaezko Oniritziari buruzkoa
  • Estekaren testu osoa

    buscarLupa.gif
Hiri antolamendurako plan orokorra (HAPO) edo arau subsidarioak
  • Kontsulta ezazu zure erakundean

Udal Ordenantzak
  • Kontsulta ezazu zure erakundean

Administrazio Unitatea

IDAZKARITZA

Zerbitzuen Karta


Obra handiko lizentzia
  • Fasea edo mugarria
    Izapideak
    Aurreb.
Nahi duzun edukia klik eginda hautatzean, beste leiho bat agertuko da dokumentuaren inprimatzeko bertsioarekin.

Gai honekin lotura duten eta inprimatu ditzakezun edukiak
  • Informazio-orria
    Lege-oinarria

Lotutako izapideak





DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Konexio-datuak





Aldatu titularra/ordezkaria
Jarraitu izapidearekin

Web mapa

Betekizun teknikoak

Tutorialak eta erakustaldiak

Euskarri Teknikoa