Herritarren Ataria
Ayuntamiento de Amurrio
Legezko Abisua

Legezko Abisua

Atal honen helburua erakundeekin zerikusiren bat duten zerbitzu eta informazio guztiak erabiltzailearen esku dohainik jartzea da.

Atari honen erabiltzaileak onartu egin beharko ditu erabiltzeko baldintzak eta eskakizunak, horiek lotesleak baitira, eta ulertuko da orrialde hauek erabiliz gero baldintza eta eskakizun horiek guztiak onartzen direla, inolako zalantzarik gabe. Erabiltzeko baldintza eta eskakizun horien indarraldia behin betikoa izango da, eta parte hartzen duten erakundeek eurok aldatzeko eskubidea izango dute.

Erabiltzailea Atarian sartu eta horren edukia erabiliko du, kontuan hartuta une bakoitzean indarrean dagoen legeria eta asmo onaren, moralaren eta ohitura onen arauak. Erabiltzaileak ezin izango du legez aurkako helburuz edo asmoz erabili webgune hau, ezta erabilera-baldintza hauek debekatzen duten helburuz ere, eta guztiz debekatuta egongo da parte hartzen duten erakundeei edo gainontzekoei kalte egiten dien edozein jarduketa egitea.

Bereziki, erabiltzaileak ezingo du atarira sartu bertan eskaintzen diren zerbitzuak edota informazioa kaltetu, hondatu, gauzaez bihurtu edo gainkargatzen badu, ezingo du eragotzi hirugarrenek zerbitzu edota informazio hori erabiltzea, ezingo du sartu atariaren edo atarira konektatutako sareen gune, zerbitzu edo informatika sistemetara baimenik gabe (hura beharrezkoa denean), ez eta bidegabeki sartzeko tekniken bidez (hacking) edo baimendu gabeko beste edozein bide erabilita ere.

Erakunde partehartzaileek beretzat gordeko dute atarirako sarbidea aldi baterako bertan behera uzteko eskubidea, aldez aurretik abisatu gabe eta beren nahieran.

 

Legezko Abisua Erabilerraztasuna Baldintzak FAQ Kontaktua Xhtml 1.0 Baliozkoa CSS baliozkoa Erabilerraztasuna TAWk Balioztaturik